Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/144

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 125 —

gauza gaziek harritzen baituzte. Egungo-egunean, non-nahi bada hori baino gauza harrigarriagorik. Hori ez-da asmu berri bat; zaharkitua da erabiltzen den tokietan.
Urite denean, ebakitzen dute belharra zohitzerat utzi-gabe.
Biharamunean, edo biru, lau egunen buruan, metatzen dute ather-arte batez. Uria gelditzen ez-bada, baderamate beren lana aintzina.
Meta handiago eta hobeago. Balimbada hogoi edo berrogoi orga belhar, hobe oraino.
Meta ongi antolatzen dute espalka eta zaphatuz; gauza premia da.
Belhar meta berotuko da goitchago edo berantchago, nolako trempua duen.