Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/145

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 126 —

Semeak. Bainan berotzeak su emanen dio.
Aitak. Ez, frogantzak eginak dira.
Iduri du, su lotzekotz, belharra izan behar dela barnean, lekhu agorrean. Kampoko meta haizeak eiki begiratzen du.
Erran den belhar meta, batzuetan laugarren eguneko, bertze batzuez hainitzez geroago, berotuko da haimbertze, non eskuak meta barnean ezin iharduki baitezake.
Orduan meta barrayatuko da, atheri delarik ahal bada.
Bustiak diren aldeak laster idortzen dira, eta belharra sartzen da barnera.
Ez-aski berotu izanez, ez-bada