Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/147

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 128 —

Bere berotasunaz beraz holetan idorrarazten den belharra, ez-da bertze bat bezain ederra begira; uherrago da; bainan gutienetik bertzea bezain ona da, eta hobea ere, ontsa atzemana denean.
Frogantza egina izan da abereei emanez bi belharrak aldean, eta ikhusiak izan dira uherraz hautatzen.
Lorrenako belharrak hola idortzen dira, eta-ez gure tokietan bezala.
 Egun hautan erran dudana, aberetegiko hatzak ez-du belhartegian sarthu behar.
Hortaz-ere askok ez-dute aski arrangura. Eta bizkitartean, belhar khutsatua baino, aziendek lastoa ere hobe lukete.