Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/190

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 175 —

Aitak. Ez hori. Ongarriak ez-du behinere heyan uyzi behar; gaichto da azienden osagarriarentzat; eta ongarri haukiek bertzeak baino gehiago.
Ameriketarik heldu den chori ongarria oiloarena baino hainitz hazkarrago da, nahiz bertzelaz berdintsuak diren.
Oilo ongarria etche guzietan bada eta balio du arthatsuki biltzea, zeren onkhailu beroenetarik baita.
Baiaiteke asko erraiteko chori ongarriaren gainean.
Batzuek arrangura dira harbia edo arthoa erre diotela.
Bertze batzuek diote, chori ongarria erabili ondoan, lurrak mehatu eta agortu zeraizkotela; landak pozoatuak dituztela.