Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/192

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 177 —

erraitekorik handiena chori ongarriaren kontra, hauche da, lurrak errekaratzen dituela.

Aitak. Ez-da hori haren hobena. Hona non den egia.
Zeri ere ematen baitiozu chori ongarria, hari baizik ez-dioo onik egiten: erran-nahi da ez-duela gerokotzat lurra gizentzen.
Arthoari ematen badiozu, arthoa bailatzen da haren indarraz, bai eta ere lurrak bere baithan dagozkien bertze gozoez.
Orduan hau gerthatzen da.
Arthoak bildu du chori ongarriaren on guzia eta bertzeetarik ere bai; beraz lurrak, deus bildu gabe, beretik eman du, eta galtzetan gelditzen da.
Hortarik kontu hau athera zazu;