Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/193

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 178 —

lurra mantenu onean idukitzekotzat, ez-deia chori ongarria bakharrik erabili nahi, luhumenda eta bertze onkhailurik gabe.
Emozute chori ongarria harbi, ilhar eta artetako uzta chehe guziei.
Bainan luzez lurrean egon behar diren uztek, hala nola artho, ogiek, ongarri goriagoak galdegiten dituzte.
Baldin artboari eraiterakoan ematen badiozu samaskia aspira, eta sorthu den ondoan choiri ongarri izpi bat ondora, altchatuko duzu uztarik ederrena, eta lurra etzaitzu mehatuko.
Semeak. Orai aditzen dut ongi nola erabili nahi den onkhailu hori. Ageri da ezen laborariaren arrangurak heldu direla, ez