Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/194

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 179 —

ongarri horren gaichtotasunetik, bainan bai laborariaren jakitate eskasetik.
Aitak. Etcheetako herrautsak, morterokiak, khederra, heya zoletako lurrak, karriketako lohiak, hosto, arlantz, liho ondakin, artho zango, guziak onkhailutzat on dira.
Ongarria ere hobea egin laite, hiratzea horitzen hasi orduko ebakitzen balitz. Guk berantegi daramagu.
Itsas bazter guzian gorbela biltzen da. Bainan han laborariak huts handia egiten du gorbela metan utziz usteltzera; ahularazten du. Hobe da berehala lurrean sarthuz Eta harroketarik bachamarrean atheratzen dena hobea da itsasoak artikitzen duena baino.