Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/197

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 182 —

Lurra goritzen duten gauza guziak deitzen dituzte ongarriak.
Lurra medeatzen dutenak deitzen dituzte medeagarriak.
Gisuak ez-du lurra gizentzen, bai ordean medeatzen.
Lur buztintsua urratzen eta zathitzen du; bere dorphetasunetik khentzen dio.
Horrengatik legartsu eta arin direnek ez-dute gisu beharrik. Hobe dute ongarri eta luhumenda.
Gisua, azpira ezarri gabe lurraren gainean uzten bada, bere balioaren erdia galtzen du, zeren mariatzen baita lurrari bere eginbidea egin-gabe.
Holetan ¿zer hari da laboraria? Ez-du balio soinera har detzan gisu-labe egiteko gastuak eta nekheak.