Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/198

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 183 —

Ongi athera nahi bada, gisua landaratu bezain sarri, hedatu eta azpira eman behar du.
Orduan lurreko hezetasunak mariatzen du; lurrak hartzen du haren hatsa eta zathitzen da. Hola hartzen du bere onkhailu medeagarria.
Ez-dezazula bihia erain, gisua mariatu den aintzinean, zeren ordu hartan ernatzen den haziaren botea erre bailitake.
Gisua mariatua den ondoan, eraiten duzun hazia, ederki ethorriko da.
Lur buztintsuek galdegiten dute gisurik gehiena.
Gisuak berotzen eta zathitzen du. Legarrak ez-du berotzen, bainan bai zalhitzen eta hezatzen, ura beregana deitzen duelakotz.