Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/199

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 184 —

Semeak. Ez-dut ontsa ikhusten nola ezarri behar den gisua landetan. Alabainan iduritzen zait gisu bizia, azpira emateagatik hedatzen bada lehenik, laneko idien aztaparrak erreko direla landa iraultzean.
Aitak. Halaxe da. Ez-da abererik erabilarazi behar gisu bizian. Huna gisuaren ezartzeko bi molde.
Batzuek gisua landetan ezartzen dute meta ttipika eta lurrez estaltzen. Ontsa mariatu ditakeenean, gisua eta lurra phalaz hedateen dituzte alde orotara.
Bertze batzuek gisua nahastekatzen dute luhumenda edo lur ustelarekin
Lur ustela samatsa bezala metatzen dute. Orai lur andana bat