Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/209

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 194 —

antzetsuenek egin izan dituzten frogantza onak.
Suisako aldean iragaiten bazine martchoan, aphirilean eta maihatzean, ikhus zinetzazke hango landa, sorhoak denak igeltsu errearen herautsez zurituak. Hango laborariek segurki ez-dituzte lan eta gastu horiek hartzen, nombait zerbait onik ikhusi gabe.
Franklin deitzen zen aiphamen handitako Amerikano batek ¿zer egin zuen bere herritarrei erakustekotzat nolakoa den igeltsuaren indarra? Goan zen sorho zabal baten erdira eta han botatu zuen igeltsu herrauts phuska bat zirrimarraka. Primadera hastean, sorhoa oraino gorri-gorria zagoelarik, belharra berdatu zen igeltsuak ukitu izan zuen tokietan. Orduan