Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/210

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 195 —

jendea harriturik gelditu zen, zertako hitz haukiek agertzen ziren belhar berriak eginik:
HAU IGELTSUZ IZKIRIBATUA IZATU DA.
Ordudanik igeltsu hainitz erabiltzen da toki hekietako laborantzetan.
Semeak. Sinhesten dut hain frogantza garbia begien aintzinean izateaz geroztik, hango jendea argitu zela.
Aitak. Bazen zertaz!
Semeak. Bada igeltsu churia, bada ñabarra. ¿Zein-da laborantzakotzat hobeena? ^
Aitak. Iduri du Jainkoak beharrena eman duela nasaikienik. Ezen churi guti da eta ñabar hainitz.