Edukira joan

Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/211

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 196 —

Ñabarra da hobeenik laborantzako, zeren gisu gehienik harek baitagoka.
Belharrak handiarazten ditu sutan bezala.
Hazkartzen ditu flakatuak diren lurrak.
Sorho hiletan khasatzen ditu goroldio, ihi eta belhar tzarrak.
Harrak hiltzen ditu ogi, artho, ilhar eta bertze uztetan.
Luzerna, farucha, trefla eta bazka guziei on handia egiten diote.
Primadera da arorik hobeena igeltsuaren hedatzeko; udazkena bertzela.
Hektara bat lurretan ezar daiteke bi kiotaletarik hamabortzetaraino.