Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/236

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

lasto putzuka balekin, eta begiak ere garbitzen urarekin.
Iduritzen zait, ene semea, irriz zaudela.
Semeak. Aita maitea, ez-dut zure erranaz irririk egiten, badut ezen aditzea atlbereek, hola arthatzen diren tokietan , ez-duteia ahamen bakhar bat ere janen, non ez-diren lehenik thorratuak eta garbituak. Ageri da hortarik zembat lakhet duten laborariaren artha osoa. Egia da bizkitartean irria bortzetara heldu zitzaitala, orhoitzearekin gure inguruetako gizon nagiek, beren buru gogorrekin, burla eginen dutela menturaz.
Aitak. Beude burlatzera hala eder iduritzen bazayote. Bainan hekien abereak ¿Suisa aldekoak