Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/235

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Horrengatik azienda ez-da oihuka, larderiaka, mehatchuka eta joka erabili nahi, bainan bai eztiki, balakuka eta ferekaka.
Ausarki jatera emainik ere, gogorki erabiltzen bada, ez-du deus onik eginen.
Gutiaho jatera emanen badiozu ere fereka zazu, eta hobeki atherako zare.
Arthek eta bazka onak ez-dute parerik.
Goizean-goizik jaiki zaite; tenore berean, uda eta negu.
Laborariaren lehembiziko lana da aberetegira goatea.
Zuk ere hala egizu beraz. Aziendei mintza zakiozkite; ikhusiko dituzu guziak jaikitzen.
Toki batzuetan, thorrtzen dituzte bizkarrean eta sayhetsetan