Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/238

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Egunaz, emanen diote bazka, bethi tenore beretan, aldian guti eta neurri berean.
Aziendei bethi iduki behar zayote begia ikhusteko heya eri diren, heya sabeletik ontsa dihoazen, baduten hazteria edo bertze zerbait gaitz.
Ohartzen bazare badela bat edo bertze jana histua duenik, begira zozu ongi heya gaitzik ageri duenetz.
Hasteko, jana khendu behar zayo. Barurak onik baizik ez-dio eginen.
Azienda bati ohartu orduko janik ez-duela, laborari batzuek berehala abiatzen dira zuhainketa, bazka onketa, artho buruketa.
Horiek oro zorokeriak! Ongi