Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/239

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ez-denak guti jan behar du, nahiz errekitua har dezan.
Jaten ez-duenak barnea bethea du. Ez-dezazula beraz gehiago tapa oraino, jateko gochoagoaz tirriaraziz.
Guk bezala, abereak ere gehienetan barura eta jan chuhurra aski ditu sendatzekotzat.
Aberea ilhun ikhusten duzunean, khen zozu janetik; eta ez-baduzu ezagutzen zer duen, edo ez-bazare gai haren sendatzeko, deith zazu abere-barbera.
Asko aldiz, udan bereziki, lanak nekhaturik edo beroak jorik, abereak ez-du hambat jan nahi. Orduan emozu bazkhari ahur bat gatz edo minagre chorta bat. Onkhallu horrek aziendari emanen dio jateko gogoa.