Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/240

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Abereak edaranen dituzu egunean bi aldiz ur garbian eta ez phutzuan.
Deus ez-da hain gaichto nola phutzuetako ur ustela.
Neguan emanen diozute barnean edatera ur hotz-hautsia. Ur hormatua kalte dute.
Lanetik erakhartzen ditutzunean, thorratuko ditutzu lasto zamukaz, eta neguan saihalaz estaliko.
Sayhala gauza on bat da udan nola neguan. Aziendak begiratzen ditu ulietarik, bero denean; hotzetik, izerdi edo nekhatuak direnean.
Abereari etzaizko behinere ikhusi behar iphurdi-mazelak gorotzez maldatuak. Seinale tchar bat da hori jabearentzat. Hura da.