Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/241

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

gizon nagi, acholagabe bat. Ez-da egundaino halakorik aberastu.
Garbitasuna biziaren erdia da.
Arretsean, etzaitezila behinere goan oherat, abereei begi ukhaldi bat eman-gabe eta seguratu-gabe ontsa direla.

Semeak. Horiek guziak gauza onak direla nihork ezin-ukha dezake; askori ordean lan hainitz idurituko zaizkote.

Aitak. Aztura on baten hartzean dago. Baldin egun hola abiatu, eta aintzina ematen baduzu , laster ohituko zare. Zembait egunen buruan , etzaitzu lan bat idurituko. Ikhusiko dituzunean zure aziendak arin eta biphil, ilea et bizkarrak legun, zure hauzoetakoak