Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/245

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 234 —


gizentzeko errechenak. Behiaren itchura gehiago dakharkete, ezenetz zezenarena.
Semeak. ¿Nola egin bada ezen laneko idiak gizenarazten ditugu urthe baten buruan; eta laneko idiak ez-badira on gizentzeko, ez-eta-ere gizentzekoak laneko, ¿nola ilkhi atheka hortarik?
Aitak. Ez-dut erran ez-direia on; errechtasunaz mintzatu naiz.
Behinik-bat, itzain ofizioan dabilanak idi hazkarrenetarik behar ditu; zezen itchurakoak. Eta higatzentche direnean, saltzen ditu ahal bezain ongi.
Bainan gure herrian, laborantzan baizik hari ez-diren gizonek ez-dute halako idi motarik erosi behar.