Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/246

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Hekten lanak ez-dira hain gogorrak, non bertze idi mota batek ezin-egin baitezazke errechki. Idi guziak berenez indar handikoak dira; beratzak direnek ere laborantzako nekhea jasaiten dute.

Semeak. Beraz itzainak idi hazkarrenak erosi behar ditu, eta laborari hustak idi gizenkorrak.

Aitak.Halache da. Bakhotchak irabazi gehiena eman dezokeen mota. Itzaina garrayotik ontzen da; laborariak idi gizendutik egin behar du mozkinik hobeena.

Idi erostekotan gerthatzen zarenean , begiratuko duzu heya aziendak hats ona duen ; heya hortzak ederrak eta bardinak dituen; zer adin duen , larrua na-