Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/247

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

say eta guri duen; ilea usu, legun eta argi.

Semeak. ¿Zer erran-nahi dute seinale horiek?

Aitak. Hats laburra edo trabatua duen idiak ez-ditu bulhar onak.

Hotz tcharrak dituen idiak ez-du ongi chehatuko eta jana gaizki ehoko du.

Adineko idia ez-da gaztea bezain balios, ez-laneko, ez-eta-ere gizentzeko.

Ilea bakhan duen idia berotua daiteke eta eritzeko menturan. Orobat ilea ilhun eta hartzi duen idia ez-da itchuraz sasual.

Larru nasaya, ilea gozo eta argi duen aziendak erakhusten du osagarri ederra.