Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/248

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Semeak. Entzuten dut erraiten koloreak ere zerbait erran-nahi duela.

Aitak. Gure aldetan gutiz-gehienak gorriak dira. Diote bizkitartean idi beltza ona dela bethi, churirik balinbadu hatzetan edo buruan; bertzenaz tontoa eta gogo hilekoa dela.

Gorria dagokate hobeentzat laneko. Su gehiago du bere baitharik; eta hori ez-da guti, ezen badakizu idia azienda dorphea eta urhats hurrikoa dela.

Gizentzeko baizik ez-badituzu idiak, erosatzu ilea izarka jarria dutenak. Bertzeak baino beratzago eta alferrago dira, bainan gizenkorragoak. Bazterretik iguzkitara begiratzen badiozute, ikhusiko