Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/25

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 4 —

Ttipiak ez-du haimbertze burayope , ez-dabila erresuma manatu beharrez ; egiteko eta eginbide gutiago du ; nahigabe gutiago izateko bideak dira haren baithan.
Onthasun handiak grinak ere halakoak ditu.
Aski duenak ez-du soberakinaren beharrik.
Ez-da onthasunetarik heldu dohatsutasuna, bainan bai eginbideak ongi bethetzetik, zeren bere eginbidea ongi bethetzen duen gizon prestua, eroria baitago bethi Jainkoaren nahira. Eta Jainkoak emalen dio barneko bakea.
Jainkoa da aita bat, bere umeak ahantzten ez-dituena.
Haren eskuan dira ahal guziak. Nihon den gizonik aberatsenak eta