Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/24

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 3 —

zor diotzagu beraz gure esker guziak.
Ez-daroku eman onthasuntze handi bat. Bainan bizia gozoki iragaitekotzat, ez-da (askok oste duketen bezala) aberats izan behar .
Egun oroz ikhusten da aberatsa nahigabez, khechaduraz eta gaitz, eritasunez zaurthua.
Ezagutzen ditugu berriz hainitz nekhazale, onthasunik ez-dutenak, Jainko onak egunean eguneko ogia ematen diotenak ; eta gogoa arinik iragaiten dute beren bizia.
Erran ere badezaket aberatsaren jauregian nigar gehiago egiten dela beharraren etcholan baino. Aberatsak urgulu gehiago du, gauza ttipiaz damu handia hartzen eta zorigaitza auhenekin jasaiten du.