Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/31

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 10 —

aingeruak ekharriko du zure egintza Jainkoaren aintzinera; eta Jainkoari etzayo ahantziko; eta behar-orduan laguntzaileak igorriko darozkitzu.
Ongi egiten duenak hala ere atzematen du.
Maita zazu zure oficioa. Ez-da prezagarriagorik.
Jainkoak berak manatua izan da lur-lana, Adam gure aitari erran zionean: Lanthuko duk lurra, eta lurrak kaziko hau.
Hau ere Jainkoak erran zuen:
Elkhar lagunduko duzue.
Lagun zazu beraz zure laguna, ez dirutan, baizik-ere ordainean.
Jornaltiarrak jornaletetik hazi behar ditu bere haurrak: bainan hauzoak hauzoari esku ematea zor dio; saritzat izanen du bere aldian