Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/30

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 9 —

eta ez-dabila hirietako atsegin erho, galgarrien ondotik.
Laborari gare, ene seme maitea, eta ez-dezagun har bertze ofizio baten irritsik.
Orai arteo lurrari borroka egin diot, eta, ez janak, ez jauntziak ez-darotet eskasik egin.
 Lagundu izan ditut hauzoak behar-orduetan. Hekien ganik laguntza berak izatu ditut ene aldian.
 Ez-dezazula erran:
 Gaizki heltzen denarentzat hambat gaichtoago; antola bedi.
 Norbait atheka tcharrean ikhusten baduzu, erran zazu:
 Nere laguna laguntza beharrean da; goanen natzayo esku ematera.
 Eta ongi eginen duzu; eta zure