Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/29

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 8 —

Laboraria Jainkoaren obretan hari da; ezen Jainkoak egin ditu gizon guziak, eta laborariaren eskutik hazten ditu. Holetan bizi da laboraria Jainkoaren begien azpian.
Zeruko ihintzak eragiten ditu uztak edo errekoltak.
Horrengatik da laboraria jainkotiar, eta Jainkoak maite du.
Gizonen begietako ere laborantza ez-da, ez ofizio aphurra, ez arbuyagarria.
Gauza jakina da presondegietan eta galeretan laborari gutiago higatzen dela, ezenetz tratulari, kargudun edo bertze ofiziotako gizonetarik.
Ongi bizitzekotzat, laborariak ez-du baitezpadako jauntzi ederrik behar. Jan arronta ere aski zayo,