Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/37

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 16 —

hezkurra eta egurra nasai izatea. Orduan laborariak baduke edari ona eta udekia ausarki. ¿Zer-da hobeagorik?
Eta etchalde batean arbolarik ez-bada ¿zertarik heldu da hori? Dudarik batere gabe laborariaren ezacholariatik. Geroni gare beraz gure buruen etsayak.
Ahalkagarri ere bada laborariarentzat arbolarik ez-izatea, ezen nor-nahik erran dezake alfer bat dela. Gauza ageria da, zeren arbolek lan nekhatu guti duten, eta hekiek ere heldu dira bertze lanak oro gutituak direnean.
Ez-laiteke bazterretcherik nahi mindegirik gabe. Gizon arthatsuak gasturik gabe izan detzazke bere onthasunaren zokho guzien bethetzeko landareak.