Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/45

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 24 —

darozkitzut hilabethean hilabetheko lanak. Oraikoan mintzuko natzaitzu lanari lotzeko moldeaz.
Egiozu lanari mugaz, demborak laguntzen dueno, eta gerorat utzi gabe estakuru baten edo bertzearen azpian. Gure tokietan maiz uria da; aro ona ez-da iraunkor, eta ez-da nihoren begira egoten. Ema zaite beraz ordu delarik.
Lurra ez-dezazula ez iraul, ez jorra urite denean.
Halakoan egin lanak, on baino kalte gehiago dakharke.
Uri jarraikien itchura denean, ez beraz hunki lurra, nahi ez-baduzu egin lan alferra eta kaltekorra.
Laneko aziendak ere bidegatbe du aro uritsuan nekhatzea.
Bainan demborak itchura ona