Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/46

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 25 —

daramakienean, lot zaite lanari lehen-bai-lehen eta zin-zinez.
Ez-dezazula erran: Lurra idor da; bego bustizera.
Agortean erabiltzen den lurra aphaintzen da hobekienik. Arras agor bada, irauli-eta uzten da. Gero, lehembiziko uriaren ondotik, arhatzen da eta eraintza egiten.
Asko lekhutan, arthoa bildu denean, lurra hala-hala uzten dute bazka zerbaiten pheskizan. Hola eginez, nork bere buruari bidegabe handia deramako. Sos zikhin baten ustean, hainitz gehiago galtzen du. Lurra onthu behar bidean, ahultzen da, belhar tzar guziei bizia emanez; belhar horiei hazitzeko astia uzten zayote, eta