Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/47

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 26 —

ondoko uzta ezin garbitua heldu da. Ez-da hori ona.
 Iraul zazu laster lur hura. Hilen dira belharrak eta geroko uztak zikhin guti izanen du. Lurra ere ez-da akhituko. Aireak jo dezakeen bezala ezartzeak goritoko da.
Iraul zazu beraz ahafik barnena, arthoa bildu bezain sarri. Ongarria eman-eta, estal zazu, negua hala iragan dezan.
Lurra erabiliago, eta gerorat erabil errechago.
Hotzak eta beroak barnera joago. eta omthuago.
Erran den lurrari bertze iraulaldi achit bat emozu, eraiteko aroa ethorri denean; gero arhaldi bat. Handik altchatuko duzun uztak ez-duke zukk galdu duzun bazka tcharraren minik.