Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/49

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 28 —

Semeak. Hori ez-da gauza gutia; aitzitik hain handia dagokat, non ez-bainaiz ausartatzen bigarren erraitekoaz aiphatzera.
Aitak. Erran zazu hura ere: ez-da ongi argitzea bezalakorik.
Semeak. Nik erran nahi nuena zen, holetan bi aldiz iraultzera, heldu direla bi lan.
Aitak. Halache da, bainan lan horiek beren sari ona dakharkete.
Arthoa sorthu-eta, jorratzen duzu. ¿Zertako har bi lan? hobe delakoan naski. Bi iraul-aldietan orobat da. Bertzalde, bigarren iraulaldia lan achita da. Eta jadanik erran dudana; lurra erabiliago, eta erabil errechago. Handik harat bethi errechtuz dihoa.
¿Zer erran zinezake, Frantziako