Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/50

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 29 —

hainitz tokitan bezala, ikhusten bazinitu bi edo hiru idi pare, hiru, lau zaldi bertzalde, golde bakhar bati lauzkatuak lurra barna jotzeagatik? ¿lana othe da hura?
Semeak. Harritzen naiz!
Aitak. Ez-da zertaz harri. Lanari ez-da ukho egiteko ; bethi berea baderamaka. Barnenik iraultzen den lurrak ekhartzen-du ondoriorik hobeena. Beraz guk ere barna iraul dezagun; mokhorrak ongi phorroka; ahal balitz, herrautsa bezala egin, zeren lurra aphainduago eta ekharkorrago.
Horren gainean ez-gaiten soberarik begira hemen egiten denari.
Eskal-herriak ez-du behinere biltzen bere dina bihi. Laborantza hoberik nihon ez-balitz, gosetea laiteke.