Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/55

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 34 —

bat baino gehiago, eta nahi den heinera erakhar daiteke.
Abareta ezin erabil daitekeen tokiak, chutegiak dira lantzekotzat.
Toki chutetan badira errekak, erreketan maiz ura bada. Ur hartarik ez-da chorta bat ere galtzera utzi behar; bazterrera aldaratu nahi da, sorhoak patarretan egitekotzat. Maldetako belharrak du indarrik gehiena. Bertze aldi batez mintzatuko natzaitzu zorhoen egiteaz.
Gainerakoan, patarrera urik ezin erakhar badezakezu, eta abareta ere ezin ibil, orduan bakharrik onhesten dut golde zaharra, luzerna egitekotzat
Ez-egin halakoetan ez ogirik ez arthorik. Halako lurrak nekhe alfer emateko dia: uri handienek