Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/56

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 35 —

larratzen dituzte; eta lan asko erabilirik-ere, han bethi haste da. Balio duen tokian behar da bermatu.
Patar gaichtoetan, arbolak du ematen hobekienik; hastapenean ongi arthatuz, oihana nausiarazten bada.
Semeak. Gaur behin erran izan darotazu chitchuriak egin behar direla. Aditzea badut bizkitartean ez-direla bethi on chitchuriak.
Aitak. Badira bi chitchuri mota. Bata nik erran dodana, zeinetan lur achalean erretzen baita zizkira, hiratze pochi batekin.
 Chitchuri mota hori ezin jasan dezakeen lurra, arras da larrutua eta luzez alfer utzi beharra. Guti eta guti da halakorik. Achaleko