Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/57

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 36 —

chitchuria on da bertze guzietakotzat
Zothaleko chitchoria ez-da oro-bat. Hori egiten da ondoa barna duten lur gizen, zikhin ekhartzaile-handi direnetan.
Guk egiten dugu larreak lantzen ditugunean. Bainan larre mehe idorretan egiten dutenek, uste baino balentria ttipiagoa egiten dute. Lau urthe gabetanik, urrikituko zayote. Hekien lurrak ez-du ordukotz deusere ekharri nahiko.
 Achaleko chitchuria on da.
 Zothalekoaren gainean, ongi begiratzea zuhurtzia da, zeren baituke lehen bi urtheetan ondorio ona eta gero tcharrenetarik, ez-bada luhumenda onik egiten.