Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/60

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 58 —

usuegi egin behar. Sasian, buru guti eta tcharrak eginen ditu.
Semeak. ¿Ardurenik zembat buru ekhartzen ditu landako ogi bihiak?
Aitak. Bana-bertze, ekharri behar ditu lau buru, seyetaraino; bura bakhotchak dituelarik hogoi eta hamar, berrogoi bihi.
 Bada asko bihi mota. Frantzian badira zortzi bizargabeak eta hamasei bizardu. Bainan egungo egonean, ez-da bizarrari hambat begiratzen, zeren askotan ogi bizargabeek bizarra hartzen baitute tokiz aldatzetan.
 Orai, moten berezteko, aiphatzen dira bihi samurra eta bihi gogorra.
 Bihi samurrak du lastoaren