Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/61

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 40 —

barnea hutsa eta bera guriagoa da. Hori Euskal-herrian biltzen dena da.
Bihi gogorrak lasto barnea bethea du; bera gogorragoa da eta chehatzeko gaitzagoa. Bihi mota hori Afrikatik ekharria izatu da.
Bihi samurrak baino irin gehiago badagoka; irinak ur gehiago hartzen du eta orhe gehiago ematen. Horrengatik, Frantziako asko tokitan hedatzen hari da.
Gainerakoan, nahiz samurrak, nahiz gogorrak, lan bera galdegiten dute.
Semeak. Iduri luke holetan mota gogorra dela hobeenik.
Aitak. Gauza ageria da bihi gogorra goriagoa laitekeela nekhazalearentzat. Bainan nekhazaleak