Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/62

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 41 —

ogi guti jaten du; diratzen du gehiena. Beraz jakiteko da heyan gogorrak izanen duen guriaren sal-menta.
Ez-da oraino hunaraino hedatu; ez-dut neronek frogatu nolakoa den, eta bertzeen erranaren gainean ez-dut sobera aintzinatu nahi.
On laiteke Eskal-herriko burjes zombaitek hunat erakhar baleza.
Guk ere hazta ginezake lur guti batean.
Laborantzan ez-da zeren ibili berrikuntzaketa itsura. Ikhusiz haritzeko da. Argia denean, nihork ez-beza erran ilhuna dela. Ohartzen garenean norbaitek guk baino hobeki egiten duela, ez-dezagun erran: Ez-da hori gure aztura. Hori entzuten da maiz lanaren