Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/71

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 50 —

menaslora urdin. Hartara ematen da bi erregu bihi, higitzen da ongi phala batekin urak ogia heza dezantzat guzia. Agertzen den harrapoa khentzen da. Oren erdi baten buruan, bihia atheratzen da eta idorrarazten gero eraitekotzat.
 Batzuek diote menalora urak ondorio hobeak dituela bertze errekituek baino. Nekhe da hori chuchen jakitea, ez-baita errech ezagutzen. Hori ikhasi nahi duenak , erain dezake zathi bat hazi menasloratuarekin eta egun berean bertze bat bazi bertze moldez antolatuarekin. Eta oraino landa zathi bstean gertha daiteke bertzetan baino ilhindi khutsu gehiago: frogantza luzeak behar dira horren gainean khautuki mintzatzeko.