Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/77

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 56 —


Ogia bakhanago izanagatik , lur onean hazkar ekharriko du ondoa eta eder bihia.

Badakizu ogia aldaskatzen dela. Lurra hobeago eta aldaska gehiago izanen du. Beraz lur onean hazi gutiago erain behar da tcharrean baino.
Lur oneko ogia, usu erainez, sasituko da , aldaska hainitz eginen duelakotz.
Lur mehean ez-da hain bakhan egiteko, zeren aldaska gutiago eginen baitu.
Laborariak, lurra onthu duenean , ongi lanthu eta ongarritu , ez-du khechatu behar ikhusirik ere hastean bere ogia bakhansko : aldaskatuko zayo, lasto hazkarra ekharriko dio eta bihia ere ongi haziko da.