Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/78

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 57 —

Bi kintal ogi aski dira hektarako.
SEMEAK. ¿Zer da hektara? izen hori ez-dut aditu egundaino.
AITAK. Hektaraz aiphatzen dut zeren herri bateko goldea ez-den hauzo herriko goldearekin bardina.
Makhur handi bat heldu da desbardintasun hortarik. Frantzia guzian ere lehen hola-hola zen eta jendeek elkhar ezin adi zezaketen. Gausa on bat egin izan dute phisu, neurri berak ezarri dituztenean erresuma guzikotzat.
Guk ere ongi egin ginezake, izendazione zaharrak utzirik bazterrerat, hartzen bagintu berriak.
Demborak ekharriko du hori.
Erranen darotzut orai hektara

zer den.

3