Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/79

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 58 —

Hektara egiten da ehun araz ; ara, ehun zantiaraz.
Bi kintal ogi ematearekin hektaran , heldu da bi libera arako.
Bainan aintzinean erran dudana, golde guziak ez-dira bardinak, eta chehetasun bat emanez, adiaraziko darotzut zembat ara dagokaten golde horiek guziek.
Chehetasun hori kausitzen da Larrondo Atharraztarrak egin izan zuen liburu batean. Erakhusten du harek zer makhur handiak diren, herrilik herrira, bakhotcharen goldean.
Bainan ohartzen naiz gaurkotzat beranduegia dela chehetasun hortan sartzeko eta uzten dut biharko. Egin dezagun othoitza eta goazen ohera.