Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/84

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 68 —

libera hazi arako , eta behar deo guzia izanen da.
Semeak. Hori ongi da, bainan edo-zein landa ez-da izanen cbuchen-chuchena ez goldekoa, ez bi goldekoa. Gertha daite golde bat eta erdikoa edo hiru laurdenetakoa, gutiago edo gehiago.
Aitak. Hala da. Chuchen jakin daiteke ordean. Lur guziak aldizka neurtuak izatu dira. Kadastrako errechistroan guziak izendatuak dira. Aski da herriko-etchera goatea eta nork-berak han ikhasiko du zembat ara dagokan landa bakhotchak.
Semeak. Bi libera hazi arako, nahi dut; ¿bainan zembat untzako libera?