Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/85

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 64 —

Aitak. Hamasei untzakoa.
Semeak. ¿ Ez-othe zen hobe izanen orai arteo bezala lakha kontuka egitea?
Aitak. Ez, lakhelan eta gailzeruetan makhur gehiago da phisuetan baino. Ez bakharrik herritik herrira, bainan etchetik etchera gaitzeruak desbardinak dira. Enganatzaile askok badituzte orobat bi gaitzeru , bata erospenetako eta bertzea salpenetako.
Neurtzeko moldeak ere hainitz egiten du. Horrengatik ez-da deus-ere phisua bezain chuchenik , eta hobeena laiteke gaitzeru eta lakha guziak surat ematea.