Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/94

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 73 —

khenduz geroztik, gizona galdua da.
Bada, belharren ahoak bereziki erroetan dira eta harat eman behar zaizkote hatsaren bideak.
Gizonak haltsa ez-du bizitzekotzat; jan eta edan dezan premia da. Belharrak ere orobot dira, nahiz ez-duten gure molde berean jaten eta edaten.
¿Zer moldez egiten dute bada?
Erraitera nohakizu.
Aireak badagoka berekin errekitu asko. Iguzkiak bere berotasunaz lurrei eta itsasoei bethi khentzen diote beren gozoetarik eta gozo hekiek airetan dira; haizeak alde orotara badaramitza; belhar guziek beren hosto eta erroetarik hartzen dute behar dena. Horra zertako asentu gainetan eta harri