Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/93

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 72 —

Jorratzeak bi on dakharzke.
Behintzat, hiltzen ditu belhar gaichtoak, zeinek iresten baitute lurrak ogiari eman behar lukeen gozoa, eta horrengatik premia dira jorrak, bereziki belhar tzarrak hazitzen hari direnean edo aintzintchean.
Bigarrenekorik, lurra harrotzen da eta aireak ontzen ditu landareak nihork uste dukeen baino gehiago. Landareek hostoetarik eta erroe- tarik edaten dute airearen gozoa; aireak ematen diote hazkurri bat zeina gabe hil bailitazke.
¿Ez-duzu ikhusten harrasi zokhoetan, etcheen hurbilean eta lekhu sobera maldatuetan belhar guziak fauntzen eta eritzen direla?
Gu geroni ahotik hartzen dugun hatsak biziarazten gaitu. Hatsa