Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/10

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

cruelac! ha min gogorrac! nola atrevitzen cerate biotz garbi, biguiñ hori, azaletic ere uquitzera? nola etzoazte beste alde batera? eztira ausaz munduan biotz pecatariac, ondo mereci zaituztenac? Oñace itsu garratzac, larga-eguiozue biotz gaitzbaguedun orri: billa itzazue burnizco biotzac, gaitzez beteric daudenac. Zoazte Mairuetara, Juduetara, ta aen biotz itsusietan sar zaitezte: baña ez arren Virgiñaren biotz beraa somindu, ez estutu, ez uquitu. Ay Virgiña, gueure Ama! ez diazela beste lecutara zeure doloreac: badira eleiz onetan arria baño gogorragoco biotzac. Betoz nigana, nere biotz pecatari onetara: au da zeure eralle traidore, miñez, dolorez, ta damuz betetzen zaituena. Ni naiz nere pecatuaquin zeure semeari bicia quentzen digodana. Atera eguizu ceregandic ezpata hori, tira eguidazu, josi daguidan damuz, ta dolorez neure biotz gogor au. Chitez naico det iltzea, ta nere odol guztia isurtzea, zeu orrela ez icusteagatic.

Dacusgun edolaric Christoren tormentuetan arquitzen ote degun bere amarenac bezalacoric. Santuac dioe, ecen Semeac gorputzean igaro cituan tormentuac, padeci-cituala Amac biotzean: ta artaraco ecarri oi deue Simeonec esan cigona, et tuam ipsius animam pertransibit gladius (Luc. 2.), zeure aren anima batetic bestera igaroco deu ezpatac. Nola izango da hori? Anima hori semearena baldin bada, ipsius animam, nola amaren animean ezpata sartuco da? eta amarena baldin bada anima hori, et tuam, nola herituco