Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/11

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

deu semearena? Cergatic bien animac aiñ daude elcargana, aiñ estu loturic, ta charidadeaz aiñ daude bat eguinic, non ecin semearen anima uqui daguiquean ezpatac, amarena uquitu (ucutu) bague, et tuam ipsius animam pertransibit gladius. Orain bada norc daqui ceiñ aundiac ciran semearen tormentuac? omnes fluctus tuos induxisti super me (Psalm. 87), esaten cigon bere aytari, miñ, damu, dolore gucien bagac (ujolac) eracarri dituzu nere gañera: bada baga oec gucioc limuritu ta jauci ciran semearen gorputzetic amaren biotzera, sed omnes isti fluctus, dio Delrioc, â filio in matrem defluxerunt. Argatic Jeremiasec, besteric etzeuala cerequin Virgiñaren dolorea neurtu, berari cegocala, esan ceuan, aundia da itsasoa bezala zeure miña ta damua, magna est velut mare contritio tua (Jhren. 2.). Cateac eta socac lotu cituzten semearen escuac, ta estutu ceuen amaren biotza: masallecoac eritu ceuen semearen aurpeguia, ta odoluritu amaren biotza: aranzac zulatu ceuen semearen burua, ta barrutu ciran amaren biotzean: iltzeac sartu ciran semearen oñescuetan, ta josi ceuen amaren biotza: lanzac idiqui ceuan semearen sayetsa, ta eseguita guelditu zan amaren biotzetic, sed omnes isti fluctus â filio in matrem defluxerunt. Iñon ere arquitu al badedi amaren doloreen iduritara anza deuanic, eztezue arquituco, ezpada bere semearen passio osoan, eta santuan.

Minic aundiena guichitzen, edo gozatzen ei da, consueloren bat nombaitetic artzen danean. Bada Virgiñaren doloreac consueloric iñondican ere